Gipuzkoan Gazte-tour

ANDREA GARCÍA+DAVID OTERO 

Gipuzkoan Gazte Tour probintziako musika eta arte eszenikoen inguruan egindako hainbat aktibitate batzen dituen egitaraua da. Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako programa da, hainbat  udalekin elkarlanean. Lehen Gaztemaniak bezala ezagutzen zen egitarau horren helburu nagusia gazte eta nerabe publikoari
(12-25 urte) kultur-programazioa eskaintzean datza,
ekitaldiaren parte senti daitezen ahaleginduz.
Oraingoan Gipuzkoa Gazte Tourrek Eibarrera dakarren kontzertuan David Otero abeslari ospetsuak eta hasieran kantatuko duen Andrea Garcia eibartarrak hartuko dute parte.
David Otero
ezagun egin da El canto del loco-ko gitarrista izatearren 1994tik 2010era arte, Dani Martin bere lehengusuarekin batera. 2010ean bakarkako lehen diskoa kaleratu zuen El Pescao moduan: pop gogor eta originala, Karibeko eta itsasoko usainez, akordeoi ukituekin eta elektronika eta loop-ak gitarren gainetik ezarriz. Bere lehen album hori aurkezteko Espainia guztian egindako urte biko biraren ondoren, 150 kontzertutik gora eskainiz, El Pescao Espainia agurtu eta Argentinara joan zen bizitzera. Orain David Otero birak egiten dihardu Espainian eta Latinamerikan. Gipuzkoan Gazte Tour-eko kontzertua doaneko masterclass dantza batekin osatuko da.

Sarrera:  5 €

Zer
Noiz 2019/05/04
19:00 - 21:30
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal