Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

Sormena da bertsolariaren emaria. Ale ederrak dakartzana. Molde eta izaera bereizgarri horien guztien erakusgarri izan nahi du, irailaren 14an, Oñatin hasi eta, abenduaren 14an, Donostian amaituko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak. 48 bertsolarik hartuko dute parte 2019ko  Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan. Irailaren 14tik abenduaren 14ra bitartean, hiru hilabeteko epean, 16 saio jokatzen hari dira: 7 final-zortziren, 5 final-laurden, 3 finalaurreko eta finala.

2019an, 100 urte betetzen dira Pello Errota bertsolari asteasuarra hil zela. Hori dela-eta, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak keinu txiki bat egin nahi izan die Pello Errota eta Mikaela Elizegi bertsolari asteasuarrei eta sintonia eta irudia sortzeko abiapuntu gisa hartu du urteurrena.

Final-laurdenak izango dira Andoainen (urriak 19), Irunen (urriak 20), Eibarren (urriak 26), Azpeitian (urriak 27), eta Azkoitian (azaroak 2). Eta finalaurrekoak, Arrasaten, Oiartzunen eta Tolosan. Finala, abenduak 14, larunbata, Donostia Arena, Illunben, izango da.

sarrerak: www.bertsosarrerak.eus

Zer
Noiz 2019/10/26
17:00 - 19:00
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal