- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/ghero
- Ghero
- 2019-10-25T20:30:00+02:00
- 2019-10-25T22:00:00+02:00
2019/10/25 20:30-22:00
Ghero
COLISEO ANTZOKIA
GHERO: Azken euskalduna, Euskaltzaindia eta TARTEAN TEATROAren arteko elkarlanetik sortzen da, Akademiaren mendeurrenaren harira. Gheroren protagonista nagusia euskera da. Hizkuntz txiki baten biziraupenaren mirariarekiko harridura, miresmena, nahasmena, konplizitatea… Horrez gain, orohar hizkuntza guztien eta hizkuntza aniztasunaren defentsa ere bada. Denboraren poderioz ezinbestean txikitzen doan patrimonioa. Soilik indartsuenek bizirauten dute, eta etorkizunean denok hizkuntza bakarra hitz egingo dugula imagina dezakegu.
Ikuskizun honek dozena bat hizkuntza desberdin erabiltzen ditu. Euskara, jakiña, baina baita ingelesa, frantsesa, gaztelera, txinatarra, katalana, galegoa... Jadanik desagertuta daudenak ere erabiltzen dira.
Eta baita oraindik existitzen ez den hizkuntza bat ere, hizkuntza globala, fizkio honetan 3000. urtean mundu guztiak hitz egingo duena. Ez da inolako azpititulorik erabiltzen, ez baita beharrezkoa izango.
Trama 3.000 urtean hasten da. Ospitale batean, azken euskalduna hil egiten da. Eta berarekin milaka urtetan biziraun duen hizkuntza. Hilzorian dagoen euskalduna zaintzen ari den mediku gaztea amaiera honen lekukoa izango da. Hizkuntz reindoeuropear txiki horren biziraupenaren mirariarekiko harridura, miresmena, nahasmena eta konplizitatea.
Bederatzi istorio, bederatzi antzerki poema, euskeraren lanetaren inguruan orbitatzen. Antzezlan emozionantea, originala, dibertigarria, harrigarria eta estetikoki ausarta.
TARTEAN TEATROA
Antzezleak: Mikel Martinez, Patxo Telleria, Olatz Ganboa, Mikel Losada, Ane Pikaza.
Zuzendaritza: Jokin Oregi.
Sarrera: 10 € - 7€ COLISEOAREN LAGUNA