- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/gazte-artean-eibar-bhi
- Gazte ARTEan - Eibar BHI
- 2023-03-30T18:30:00+02:00
- 2023-04-30T20:30:00+02:00
2023/03/30
18:30
-
2023/04/30
20:30
Erakusketa Artea Ikasleak
Gazte ARTEan - Eibar BHI
PORTALEA
Erakusketa honetan 22-23 ikasturtean Eibarko BHIko ikasleek maila desberdinetan egin dituzten lanak bildu ditugu Eibarko herriari erakusteko asmoz. Bertan, gure ikasleek DBHko 1. mailatik hasi eta Batxilergoko 2. mailara arteko ibilbidean egindakoa ikusteko aukera izango duzue. Gai desberdinen ingurukoak izango dira: eskulanak, ikus-entzunezkoak, plastika, artisautza, marrazketa teknikoa, bolumena, adierazpen grafiko-plastikoak, marrazketa artistikoa, pintura…
Erakusketa Portaleko aretoan egongo da ikusgai martxoaren 30etik apirilaren 30era, asteartetik igandera, 18:30etik 20:30era bitartean.
Gustukoa izatea nahiko genuke. ANIMATU ETA ETORRI IKUSTERA!