Fake. Trampantojo

ERRE PRODUKZIOAK - Bizkaia

Gabon Zahar gaua da. Lucía eta Celia, ahizpak; Xabier, Celiaren senarra; Pablo, Lucíaren semea; eta Uxue, haren lehengusina; denak ospatzen ari dira gelditzen zaien bizitza osoaren lehen eguna dela. Baina ospakizun hau iruzur edo tranpa bat baino ez da. Amama benetako kanpaien aurretik ohera eramateko plantak egiten ari baitira. Izan ere, behin amama lo dagoela, guztiek benetan diren bezala joka dezakete. Eta orduantxe hasten dira arazoak.

Fake anglizismo bat da eta gaur egun eremu digitalean erabiltzen da, faltsua edo errealitatearen kopia bat izanik, egiazko bezala erakusten den orori erreferentzia egiteko. Tranpantojoa edo begiari tranpa egitea, aldiz, norbaiti benetan ez dena erakutsi nahian egiten zaion tranpa edo iruzurra da. Gezurra gure kondizio bilakatu da. Zenbat eta gehiagotan kontatu gezur bat gure buruari, gero eta gehiago sinisten dugu berau egia dela, eta hori da gezurretan.

• ANTZEZLEAK: Maribel Salas, Gemma Martínez, Gorka Mínguez, Lorea Intxausti, Albar Cirarda.
• ZUZENDARITZA: Gorka Mínguez, David Caiña.

Sarrera: 12 € /  8,5 € COLISEOAREN LAGUNA

*Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etatik 19:30etara eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke. 

Zer
Noiz 2022/03/23
19:00 - 20:15
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal