Ezinezko Munduak

MARIJOSE CUELI ZABALA

"Argazkilaritzan 2014ko urrian hasi nintzen, ordutik bertako kide naizen Donostiako SFG-GAE elkarteak antolatutako argazkilaritzan hasteko ikastaro batekin. Ordutik hainbat erakusketa kolektiboetan hartu izan dut parte, eta bakarrik prestatu ditudan beste bitan. 2018ko hasieran hasten da forma hartzen nire iruditeri bereziko parte diren hiru ardatzen inguruan osatutako argazki bilduma honek, eta “Ezinezko Munduak” izendatuko dut.

Ikusten ez dena: Basajaun, basoetako zaintzailea, naturakoa, eta bere kriaturetan (beldurra, eromena, lotia, satiroa…) islatzen diren giza bihotzaren minetako hartzaile eta sendagilea. Sentitzen dena Udaberriko haize beroa, neguko haize hotza, paisaiaren orrazkera desegiten duen udazkeneko argia (Bóreas, Siroco, Cecias…).

Imaginatzen dena: Zientziak “fraktal” izeneko formula matematikoen bidez azaldu nahi duen askotariko formetan osatu eta garatzen da natura. Orbel baten argazki bakarretik abiatuz itxuratzen ditut nire irudimenezko izakiak, beste batzuk ere".

Zer
Noiz 2021/05/07 18:30
2021/05/30 20:30
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal