Ez dok hiru

TARTEAN TEATROA

Antzezleak:  Mikel Martinez, Patxo Telleria

Zuzendaritza:  Jokin Oregi

Iraupena:  80 min.

Sarrera: 12 € - 8,5 € COLISEOAREN LAGUNA

Euskaraz.

www.tartean.com

 

Euskal antzerkigintzan eskarmentu luzea duen Tartean Teatro konpainiak aurkezten digu Jokin Oregi, Patxo Telleria eta Mikel Martinezek bultzatzen duten egitasmo hau. Ez dok hiru jaio zen euskara, hitza, umorea eta antzerkia irmotzeko asmoarekin. Talde honek egiten duen apustua euskal kultura eta antzerkiaren alde nabaria da eta jaso duen aitorpena guztiz bidezkoa: Max Sari batzuk, Donosti Antzerki Saria, Ercilla Saria…

Euskal kantutegian oinarritutako ikuskizun hau, Patxo Telleriaren testuarekin eta beste taldekideen ekarpen eta ideiekin osatu da. Tartean konpainiaren estilo eta formarekin eraman da oholtzara: zentzugabea, nahasgarria batzuetan, beti barregarria eta maitasun eta sentimendu osoarekin musikarekiko. Euskal folklore musikala ondare ederra da, gure memoria historikoaren altxorra.

Zer
Noiz 2018/02/21
20:30 - 21:50
Non HEZKUNTZA ESPARRUA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal