Ez dok ero

 

TARTEAN TEATROA - Bizkaia

 Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek osatutako Ez Dok Hiru bikote  artistikoaren ikuskizun berria.
Euskal herriko antzoki batean, zeinaren izena ez dudan gogoratu nahi...”. Euskal kulturaren, euskal antzerkiaren eta euskal gizartearen irudi deformatua, barregarria eta aluzinatua. Euskal Antzerkiaren “road movie” eroa. “Mikelote eta Pantxo” bikote artistikoa desegin da. Haien formula komikoa gastatua zegoen, eta belaunaldi berriek haien tokia okupatu dute.


Pantxok ondo hartu du behartutako erretiroa. Agertokietatik urruntzeko gogoa zuen aspalditik, bizimodu lasai eta normalizatua desiratzen zuen, artearen eromenetik urrrun. Mikelotek ez du bukaera onartu nahi.
Antzerkiaren pozoia sakon errotuta dago bere zainetan. Eta pozoi horrek burua galtzeraino eramango du. Egun batean Mikelote, “antzerkilari  andante” estrafalarioa, Pantxoren bila joango da, trasteak prestatu eta Euskal Herrian barna joateko, herriz herri antzeztera, “euskal antzerkiak behar gaitu” uste inozoarekin. Horrela ibilbide fantastiko bat egingo dute Euskal Herrian zehar, hamaika abentura ero biziz. Mikeloteren  imaginazioak sorturiko pertsonaia harrigarriak ezagutu eta egoera korapilatsuetan endredatuko dira.

 • ANTZEZLEAK: Mikel Martinez, Patxo Telleria.
• ZUZENDARITZA: Jokin Oregi.
• IRAUPENA: 80 min.
• ADIN GUZTIENTZAT.

• SARRERA: 12€  8,50€

-Coliseo Antzokia 

-kutxabank

Zer
Noiz 2021/03/16
19:00 - 20:20
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal