- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/exfibar-2022-liii-seilu-erakusketa
- Exfibar 2022 - LIII. Seilu erakusketa
- 2022-11-27T11:30:00+01:00
- 2022-12-04T20:00:00+01:00
Exfibar 2022 - LIII. Seilu erakusketa
PORTALEA
Arrate Filatelia elkartearen urteko erakusketaren katalogoak San Andres parrokiako organoa erosteko prozesua nolakoa izan zen azaltzen du. Aurten zaharberritu egin dute eta haren mendeurrena ospatzen da.
Gainera, katalogoak Fidel Sáez Aguinaga (Eibar, 1934- 2019) gogoratzen du. Fidel Sáezek herrian filatelia zabaldu eta hedatzeko lana egin zuen, eta, Eibarko beste filateliko batzuekin batera, 1969an Eibarko Elkarte Filatelikoaren sortzailea izan zen. 1970ean elkarteak Arrate Filatelia elkartea izena hartu zuen. Fidel izan zuen presidente 37 urtez.
-ordutegi berezia astelehena – ostirala 18:00 - 20:00 / larunbata, igandea 11:30 -13:30 18:00-20:00
*azaroak 30 itxita
-Edizio honetan, posta-markak musika-tresnaren mendeurrenari eta elkartearen sortzaileari eskainiak daude.
+ Posta-markaren ordutegia azaroak 27 : 10:30 – 13:30
Antolatzailea: Arrate Filatelia Elkartea