Eibarko Udala
2019/11/24 12:00
-
2019/12/01 20:00
Erakusketa   Filatelia

Exfibar 2019 - L. Seilu erakusketa

PORTALEA

Arrate Filatelia Elkartea eta Exfibar-entzat urteurren berezia da  aurtengoa. Elkartea 1969an sortu zen, orain dela 50 urte, eta erakusketaren lehenengo edizioa urte horretako azaroaren 23 eta 30aren artean egin zen  udaletxearen beheko solairuan zeuden udal liburutegiaren lokaletan. Ordutik milaka zigilu eta zigilu-markatzekoak erakutsi dira urtero  antolatzen den erakusketan, azken urteotan Portalean.
Aurtengo zigilu-marka Arrate Filatelia Elkartearen 50. urteurrenaren oroimenez egingo da.

 

ordutegi berezia    

astelehena – ostirala  18:00 - 20:00                                                                                 

larunbata, igandea  12:00-14:00   18:00-20:00