- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/etxekoak
- Etxekoak
- 2016-03-16T20:30:00+01:00
- 2016-03-16T22:00:00+01:00
Etxekoak
COLISEO Antzokia
Artedrama jaiotzen da drama, antzerkia eta artearen esparruan hizkuntza berriak ikertu eta garatzeko asmoarekin. Flores de Babilonia estreinatu eta zazpi urtetara, bere sortzailea, Jon Gerediaga eta bere zuzendaria, Ander Lipus, berriro elkartzen dira Etxekoak sortzeko. Immigrazioari buruzko istorio hau ez da etorkinaren ikuspuntutik kontatzen, baizik eta kanpotarra hartuko duen familiarenetik eta biziko den tokiko hiritarrenetatik, asken finean, gure ikuspuntutik. Horregatik etxea izango da istorioaren protagonista. Etxekoak Ander Lipusen bizipen pertsonal batetik jaiotzen da. Beste lurralde batetik pertsona bat ekartzeak suposatzen dituen zailtasunetatik, berdin direlarik ekonomikoak, zein burokratikoak izan. Esperientzia hau oinarri bezala hartuta, antzezlan honetan egungo estatu eta gizarteak sortzen joan diren lege eta muga zentzugabeak kolokan jarriko dira. “Etxekoak”, “kanpokoak“ dikotomiaz baliatuko dira immigrazioaren arazoa lantzeko eta historiak erakusten digun bezala, arazo zaharra bezain berria, atzokoa bezain gaurkoa.
Huts Teatroa . Artedrama - Bizkaia
Antzezleak: Kristian Etxaluz, Javier Barandiaran, Ander Lipus, Maika Etxekopar
Jantziak: Leire Orella
Argiztapena: Josep Duhau
Eszenografia: Jose Pablo Arriaga
Panpinak: Battit Halsouet
Zuzendaritza: Ander Lipus
Iraupena: 80 min.
Prezioa: 12 €