Esto no me lo esperaba

Zanguango Teatro

Lau figurante Emiliano Zapataren bizitza kontatzen duen ikuskizun handi baten bira jarraitzen ausartzen dira, produktoreek eta protagonistek bazter batera utzi ondoren. Ezinak estutasun komiko baterantz eramango ditu eta behin eta berriz egingo dute estropezu zutik jarri nahi duten fikzioarekin. Esto no me lo esperaba, gure norbanako bizitzan jokatzen dugun paperaren hausnarketa ironikoa eta dibertigarria da.Agertoki hondoko figuranteena.

1993an sortua, Zanguango Teatrok kaleko zein aretoko lanak ekoiztu ditu. Bere lana talde-sorkuntza tekniketan, fisikoan, mugimenduan, espazioaren kontzepzioan eta erritmoan oinarrituta dago. Erabiltzen dituzten gaiek giza portaerekin zerikusia daukate, egunerokotasunean ematen diren egoera magiko, harrigarriak eta dibertigarriak bilatuz, umore garratz, konprometitu, kritiko eta originalarekin.

Antzezleak: Txubio Fdez. De Jáuregui, Miguel Garcés, Begoña Krego, Helena Golab

Zuzendaritza: Miguel Muñoz Montoro

Sarrera: 8 € - 6 € COLISEOAREN LAGUNA

www.zanguangoteatro.com

Zer
Noiz 2018/04/13
20:30 - 22:00
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal