Es mi palabra contra la mía

Luis Piedrahitak El Club de la Comedia lehiaketa irabazi zuen 1999an.
Jakintza alor anitzeko gizona da: komikoa eta magoa; gidoilaria eta zinema zuzendaria; umorezko zazpi best-sellerren egilea, magiazko liburu batena eta baita haurrentzako liburu batena ere. Gainera, El Hormiguero 3.0 programako gidoilaria izan da eta El Club de la Comediarako eta Cruz y Raya taldearentzako lan egin du. Nada por aquí telebista programako gidoilari eta zuzendaria ere izan da, eta hainbat irratsaiotan parte hartzen du, besteak beste, Cadena SERren La ventana irratsaioan.

Es mi palabra contra la mía bere azken ikuskizuna da. Egunerokotasuneko eta “gauza txikien” inguruko bere umoreaz, arin eta burutsu, aztertzen du zergatik inor ez dagoen pozik tokatu zaionarekin. Hori guztia sakoneko gai existentzialen bidez, hala nola emakume nagusien bekain beltzak, besteren komunei diegun beldurra edo benetako maitasuna. Azaleko gogoeta sakonak eta inprobisazioak, zorrotz eta arretaz entseatuak.

Egilea, antzezlea eta zuzendaria: Luis Piedrahita.

BAKARRIZKETA / 80 min.

*Sarrera: 15 € - 10,5 € COLISEOAREN LAGUNA

Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke.

Zer
Noiz 2023/03/23
19:00 - 20:30
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal