- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/erritu
- Erritu
- 2019-03-06T20:30:00+01:00
- 2019-03-06T22:05:00+01:00
Erritu
COLISEO ANTZOKIA
Sharon Fridman (2015 Max Saria) koreografo israeldar ospetsuaren laguntzarekin, Kukai Dantza taldeak (2017ko Dantza Sari Nazionala) Erritu lanarekin jarraipena ematen dio orain arte lortutako arrakastari. Ikuskizun honek Valladolideko TAC jaialdian Ikuskizun berritzaile eta originalaren saria jaso izan du erritoa eta tradizioa lengoaia garaikide batean bihurtzeko duen ahalmenarengatik.
Era distiratsuan dantzatutako bakarkako eta taldeko pauso erritualez baliatuz Erritu ikuskizunean bizi-bidaia bat egiten da gizakiok naturarekin eta komunitatearekin ditugun harremanetan zehar: jaiotzatik kaoseraino, bakardadearen desertutik pasatuz, ondoren elkartzea, maitasuna eta bukaeran heriotza.
Ikuskizun honetan aurkituko ditugu, alde batetik, oinarrizko euskal dantzen interpretazio zorrotz eta birtuosoak eta bestetik dantza garaikideko koreografia zoragarriak.
Kukai Dantza / Sharon Fridman
DANTZARIAK: Urko Mitxelena, Nerea Vesga, Eneko Gil, Izar Aizpuru, Alain Maya, Ibon Huarte
ABESLARIA: David Azurza
AHOTZ-TALDEA: Eibarko Koro Gaztea
KOREOGRAFIA: Sharon Fridman
JANTZIAK: Ikerne Giménez
ARGITAZPENA: David Bernués
MUSIKA: Luis Miguel Cobo
ZUZENDARITZA: Jon Maya
Sarrera: 12 € - 8,5 € COLISEOAREN LAGUNA
-Aurre salmenta: astelehena eta ostirala, 17:30etik 19:30era Coliseo Antzokian eta KUTXABANK bitartez.
-Ohizko salmenta: antzokiko leihatilan funtzioa hasi baino ordu erdi lehenago.