Erretratu-tailerra / Estela de Castro

Begiratu, sentitu, arnastu... gutxiago kliskatu eta gehiago pentsatzea proposatzen dut. Irudi bat sortzeko, istorio bat kontatzeko, erretratu bat egiteko... hautatu dugun munduaren zati horretako zentimetro bakoitza zaintzea.
Erretratu-tailer honek argiari behatu eta berari buruz gogoeta egitera gonbidatzen gaitu, gure irudien parte den elementu bakoitzari arretaz begiratzera, euren barnean dagoen guztiak bere irakurketa duelako; horregatik aztertu behar dugu xehetasun bakoitza pintore batek egingo lukeen bezala.
Tailerraren atal teorikoan nire lan egiteko era, trikimailuak eta anekdotak azalduko ditut eta, erretratu bat egiterako orduan egiten ditugun akats ohikoenen inguruan jarduteaz gain, horiek zelan konpondu erakutsiko dugu. Aldi berean, egile klasiko eta gaur egungokoen lanak ikusiko ditugu, emakumeek egindako lanak azpimarratuz.
Atal praktikoan modelo bat izango dugu, berari erretratuak egiteko argazki-saioan. Behar dugun denbora hartuko dugu kliskatu aurretik, lehenengo argia zainduz, gero konposizioa antolatuz eta, azkenik, modeloaren gorputza zelan kokatu eta berau zuzentzeari arreta berezia eskainiko diogu, horiek baitira erretratu bat egiteko oinarrizko elementuak.

maiatzak 7   10:00 -14:00 / 16:00-20:00    

maiatzak 8   10:00 -14:00   

PORTALEA

20€         plaza mugatuak        

gaztelaniaz                                                                                          

* izen-ematea   argazkilaritza@deporeibar.com

Zer
Noiz 2022/05/07 10:00
2022/05/08 14:00
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal