Eremuak /Mozketak

 

MARINA ETXEBERRIA

Eremuak/Mozketak erakusketak teknika desberdinetako lanak jasotzen ditu; hala nola, akrilikoak, tintak edo akuarelak oihalean eta paperean. Nire lanetan, eremuak sortzeko helburuarekin, azalen arteko egituraketaren ideia garatzen dut.  Alde batetik,  bi oihal/paper margotuen artean erlazioa sortzen dut, bata bestearen gainean ipiniz, eta ondoren, mozketa egiten ditut (Matissen cut-out lanei erreferentzia egiteko). Bestetik, oihal bakarrean pintura azalak eta forma geometrikoak erabiltzen ditut, horiek lur-eremuak balira bezala, irudiak eraikitzeko.

 

  •     asteartea - igandea   18:30 - 20:30
Zer
Noiz 2016/12/16 18:30
2017/01/08 20:30
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal