Emakumeen ekarpenak Eibarko industrian

Martxoan Covid-19a agertu zela eta bertan behera utzi zen erakusketarekin PORTALEko Erakusketa Aretoa berriro irekiko da.

Martxoaren 8ko lan-taldeak (Eibarko Udalako Berdintasun Zerbitzuak-Andretxea, Eibarko Gurutze Gorriko Errefuxiatuen programa, ...eta kitto! Euskara Elkartea, Arrate Kultur Elkartea, Hitzez eta emakume independenteak) “Emakumeen ekarpenak Eibarko industrian” erakusketa-partehartzailea aurkezten du, “Emakumerik gabe, Eibar, ez litzateke gaur egungoa izango. Emakumeen aztarnak Eibarko industrializazio prozesuan” liburuan oinarritzen dena, Zaida Fernández Pérez, Savina Lafita Solé eta Luz Maceira Ochoak egindakoa, Emakumearen Mahaiaren eskariz, Eibarko Udalako Berdintasun Zerbitzuak hala eskatuta egindako lana.

Erakusketaren eta liburuaren helburu nagusia da emakumeek, industria garaian, garapen ekonomiko, sozial, kultural eta urbanistikoari egindako ekarpenak berreskuratzea eta aitortzea, ikuspuntu feminista batetik pentsatuta.

Liburua aretoan salgai egongo da 10 eurotan.

*Ekainaren 1etik 19ra, astelehenetik ostiralera 18:30etik 20:30era.

Bideoa: "Emakumeen ekarpenak Eibarko industrian" erakusketa.

Bideoa: "Emakumeen ekarpenak Eibarko industrian" erakusketaren trailerra.

Zer
Noiz 2020/06/01 18:30
2020/06/19 20:30
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal