Elliott Murphy

New Yorken jaioa, show bussineseko familia batean, Elliottek 1971n hasi zuen bere ibilbide europarra; odisea hutsa bizi izan zuen musika kalean jotzen, eta Federico Felliniren “Roma” filmean paper txiki bat ere jokatu zuen. AEBn atzera, grabaketa-kontratu bat eskuratu, eta azkar etorri ziren atzetik LOST GENERATION (1975), The Doors taldearen produktore Paul Rothschildek ekoitzia, NIGHT LIGHTS (1976), Billy Joelen kolaborazioarekin, JUST A STORY FROM AMERICA (1977), Phil Collins eta Mick Taylorrekin, eta askoz gehiago. Berrikiago, SELLING THE GOLD (1996) izenekoan Bruce Springsteenekin egindako duo paregabea nabarmen daiteke; New Jerseykoak sarri gonbidatzen du Elliott agertokira haren bira europarretan.

Murphy idazlea ere bada, eta kontakizun motzen hainbat bilduma argitaratu ditu eta bi eleberri ere. Tarteka, Rolling Stone (AEB) eta Vanity Fair (Frantzia) aldizkarietan idazten du, baita beste argitalpen batzuetan ere.

Sarrera:  20 € - 14 € COLISEOAREN LAGUNA   

Zer
Noiz 2018/01/12
22:00 - 23:55
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal