Elkano. Lehen mundu bira

Espainia    2018     90 min.

Animazioa, Abentura.

Euskaraz.

Guztientzat.

 

Zuzendaritza: Angel Alonso.

Inoiz izan den abenturarik zirraragarriena: Lehen Mundu Bira. Toki berean hasi eta amaitzen den bidaia zirkularra, baina haren ondoren ezer ez da berdina izango. Historiaren norabidea aldatzeko asmoz timoiari tinko heldu zioten bi nabigatzaileen kronika da hau. Fernando de Magallanesen aginduetara abiatu baina Juan Sebastian Elkanok, istorio honen benetako protagonistak, amaitu zuen bidaia.
Ekaitzak, gosea, tribuak... Sevillatik bost ontzi atera ziren 1519an. Hiru urte beranduago soilik batek lortu zuen bueltatzea, hala, planetaren biribiltasuna frogatu zuen abentura ikaragarri bat amaitzea lortuz. Ezagutzen diren gertakari historikoetatik eta pertsonaietatik abiatuz, Angel Alonso zuzendariak animazio film zirraragarria sortu du, ikusle gazteen begientzako sortua, familian disfrutatzeko.

 

https://youtu.be/wTq3mtA0a7Q

Zer
Noiz 2020/08/20
22:00 - 23:30
Non UNTZAGA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal