- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/elisa-y-marcela
- Elisa y Marcela
- 2019-11-15T20:30:00+01:00
- 2019-11-15T22:00:00+01:00
Elisa y Marcela
COLISEO ANTZOKIA
A PANADARIA
A Panadaría konpainiak Espainiako estatuan jaso izan den lehen senar-emazte lesbikoaren historia kontatzen digu. 1901ean bi emakumezko, Elisa eta Marcela, A Coruñan ezkondu ziren, euretako bat gizonezko jantzita. Polizia-jarraipenak, ihesak digentzian, nortsun-aldaketak eta manipulatutako informazioak jasotzen dituen errelato barre-eragilean.
A Panadaríako komikigileek benetan gertatutako kasuaren berreraikitze lotsagabea aurkezten digute. Benetakoa asmatutakoa dirudien komedia musikala. `Elisa y Marcela´ denboraz kanpo dagoen amodiozko historia da. Hitza, keinua eta ahozko musika batz en dituen berezkoa eta oso berezia den lengoaiarekin, A Panadaríak umorea, musika eta antzerki-kodeekin egindako jokoa baliatzen ditu konpromisoa eta errebindikazioaren alde egindako bere apostu garbia erakusteko.
Ciudad Rodrigon gazteleraz egindako estreinaldiak kritika oso ona izan zuen: “Aktuazio alaia eta liluragarriak (bere)halako txaloak astindu zituen hainbat aldiz funtzioan eta amaieran jende guztia zutik jarri zuen. Esku-zartak, hainbat itzuli dekoratuaren bueltan eta belarri biak buztanik gabe) A Panadaríaren muntaiarentzat Gaztela- Leongo Antzerki Azokan”.
Antzezleak: Areta Bolado , Noelia Castro , Alién Kendelman
Zuzendaritza: Gena Baamonde
Sarrera: 12 € - 8,5 € COLISEOAREN LAGUNA