Ele!

Lorca, poeta andaluziar errepublikazalea, eta Lauaxeta, euskaldun abertzalea, beraien herrietako literaturaren ikonoak dira. Itxuraz elkarrengandik oso urrun zeuden, bi mundu desberdinetakoak ziren, baina beraien bizitzak une batean gurutzatu egin ziren.


Badira hainbat berdintasun beraien biografietan: biak borrokatu zuten diktaduraren aurka eta biak fusilatuak izan ziren oraindik gazte zirelarik. Biak ere, idatzi zituzten maitasunez eta emozioz beteriko poemak. Hauetako zenbaitzuk eskaintzen dizkigute ikuskizun bakar eta zoragarri honetan.


Jatorrizko musika, irudiak, dantza eta antzerkiaz hornituaz, Ele! ikuskizunak bien lana aurkezten digu desberdintasun kulturalak gainditzen dituzten giza balio sorta bateratua finkatzeko asmoarekin, horrela frogatzen dutelarik posible dela herri desberdinek bat egitea gizateriaren oinarrizko printzipioetan.


Cádiz-eko Ana Salazar kantaorak eta Jon Maia bertsolariak jartzen diote ahotsa ipar - ego fusio atsegin honi.

 Ele

TESTUAK: Federico García Lorca, Estepan Urkiaga (Lauaxeta)

DRAMAGINTZA: Jon Maia

ANTZEZLEAK: Ana Salazar, Jon Maia

DANTZARIAK: Ángela Carbajo de Lera, Arkaitz Pascuas

MUSIKA: Gorka Hermosa (Akordeoia), Jesús Prieto “Pitti” (Gitarra)

JANTZIAK: Leire Santillán

ESZENOGRAFIA: Bruno Ventola

ARGIZTAPENA: Iván García

ZUZENDARITZA: Josu Cámara

Sarrera: 2 € - 8,5 € COLISEOAREN LAGUNA

-Aurre salmenta: astelehena eta ostirala, 17:30etik 19:30era  Coliseo Antzokian eta KUTXABANK bitartez.

-Ohizko salmenta: antzokiko leihatilan funtzioa hasi baino ordu erdi lehenago.

Zer
Noiz 2019/03/21
20:30 - 22:00
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal