El viaje del monstruo fiero

El Brujo - Compañía Nacional de Teatro Clásico / Madrid
EL VIAJE DEL MONSTRUO FIERO
Rafael Alvárez el Brujo

Autoreak dio munstroaren bidaia hau berak egindako bidaia dela, oraindik ere Espainiako Urrezko Mendearen gloria paregabearen aztarnak ospatzen dituzten eszenatokietan zehar egindako bidaia, eta publikoak ezinbestez munstro basati bihurtu zuela: “horrela bete nuen oinordetzan dagokidana. Bululú bat naiz.” “Lope de Vegaren loa baten bidez dabiltza nire memoriak eszenatokian.

Testuen ingudearen gainean suari kolpeka jardun nuen, Vulcanok legez, eta niretzat irabazi nituen, kopetaren izerdiaz, Adamek bezala. Lopek, Quevedok, Cervantesek, mistikoek, Shakespearek, Calderonek… haiek elikatu naute beren esneaz, edertasunari deika nenbilela herrietan zehar. Egia esan, hura da benetan garena bihur gaitzakeen jainkosa bakarra. Testu horiek nire otoitzak izan dira, eta horiekin nator orain “gortera”, nire larruaren hermeneutikara egokituta (…) Goza dezazuela espero dut. Gora teloia. Eskerrak emango ditut, emanaldia hastera doa eta.”  - Rafael Álvarez El Brujo.

70 min.
Antzezlea: Rafael Álvarez El Brujo
Musikaria:  Javier Ajeno
Zuzendaritza: Rafael Álvarez El Brujo

Sarrera: 12 € - 8,5 € COLISEOAREN LAGUNA

*Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke. 

+ informazio gehiago nahi baduzu sakatu hemen

Zer
Noiz 2024/03/14
19:00 - 20:15
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal