El viaje a ninguna parte

Fernando Fernán Gómezen urteurrena ospatzeko modu onena da Fernán Gómez Antzokiak eta Bilboko Arriaga Antzokiak elkarrekin ekoiztutako “El viaje a ninguna parte” antzezlana Eibarko Coliseora ekartzea. Ignacio del Moralek antzerkirako egin zuen bertsioa da, aktore eta zuzendari mitikoaren izen bereko eleberriaren eta geroagoko filmaren nortasunari leial eusten diona. Ramon Barea ikuskizun honen aktore eta zuzendariak oso obra zaindua eraiki du, Fernando Fernán Gómezen umore eta sokarroneria bereizgarriak gordetzen dituena. “El viaje a ninguna parte” lanak antzerkigintzan aritzeko modu bat azaltzen digu, konpainia ibiltari batean. Lanbideetan bokaziozkoena den ogibideari egindako omenaldia da. “¡Qué oficios, qué oficios!”, A zelako ogibidea, mendez mende iraun eta birsortzen dena. Hil eta birsortu egiten da. Zinema, soinudun zinema, irratia, telebista, Internet… etorri diren arren. Horregatik, obra hau emanaldi bakoitzean berpizten den eta bakarra eta errepikaezina den Antzerkiaren arte horren metafora iraunkorra da.

ANTZEZLEAK: Patxo Telleria, Mikel Losada, Ramón Barea, Itziar Lazkano, Irene Bau, Aiora Sedano, Diego Pérez, Adrián García de los Ojos.

ZUZENDARITZA: Ramón Barea.

EGOKITZAPENA: Ignacio del Moral.

Iraupena : 115 min.

Sarrera: 12 € /  8,5 € COLISEOAREN LAGUNA

*Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etatik 19:30etara eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke. 

Zer
Noiz 2022/02/23
19:00 - 21:00
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal