El Twanguero

Artista handienetakoa dugu El Twanguero agertoki latinoan. Bere estiloa oso ezagun bihurtu da nazioartean espainiar gitarraren, amerikar folkaren, flamenkoaren eta tangoaren artean dabilen Twang soinu bereziagatik eta fingerpiecking delakoa ezin hobe menderatzeagatik. Bost disko ditu argitaratu ditu orain arte –Octopus, Twanguero, The Brooklyn Session, Argentina Songbook eta Pachuco–, eta sari asko irabazi ditu, tartean Goya bat eta bi Latin Grammy.

Andrés Calamaro, Santiago Auserón, Diego El Cigala, Juanes, Wyclef Jean, Jaime Urrutia, Fito Páez, Enrique Bunbury, Ely Guerra, Raphael, Camilo Sesto, Ana Torroja, José María Cano, Yerbabuena, Adriana Varela eta Diego Torres bezalako artista handiekin batean jo eta grabatu du, eta hamaika ekoizpen lanetan esku hartu du Espainiako, Argentinako, Estatu Batuetako eta Mexikoko TBetarako, eta Zinemetarako Jatorrizko Soundtrak ontzeko.

Askoren arabera munduko gitarra jotzaile onenetakoa izanik, era guztietako ikus-entzuleak biltzen ditu El Twanguerok, nola gitarra zale porrokatuak hala erritmo eta jostaketa zale porrokatuak.

+ Sarrera:  19:30     10 € - 7 € COLISEOAREN LAGUNA 

Zer
Noiz 2018/01/07
19:30 - 21:00
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal