El rey muere

Parranda gau baten ondoren, Berenger I.a errege harroputza bere  neurrira egindako mundu baten sortzailea izango da eszenan. Aretoan sartzerakoan entzuten diren jai-soinuak desagertuta, denborazkanpokoa
zela uste zuen erdipurdiko erreinuaren erregeak hil egingo dela jakingo du. Ez du sinistu nahi.

Amesgaiztoa dela uste du eta zalantzan jartzen du une hori gertu dagoenik; eta aginduak ematen jarraitzen du, guztia kontrolatzen duen harrokeriarekin. Bere bizitzaren azken uneetan Margarita bere lehen emaztearekin eta bere sendagilearekin dago, eta hauek bere bizitzaren azkenetan dagoela onartu dezan lortzeko ahalegina egiten dute. Bitartean, bere bigarren emazteak, Maria erreginak, errealitate
hori ezkutatzen saiatzen da eta bere agonia leuntzen.
Sarabela konpainiarentzat antzerkia egitea bizitzeko ezinbestekoa izateaz gain, esploratzaile talde baten saihetsezinezko pasioa ere bada. 1980an sortua elkarte independente moduan eta 1990etik konpainia profesionala izanik, Sarabelak ia beti intentsitate handiko emozioekin egiten du lan, taulatik paperera edo formato elektronikora eramateko
erraztasun gutxi dutenekin. Bere helburuak antzerki ona, bizia, arriskatua, garaikidea eta koherentea egitea dira; zorroztasuna, erantzukizuna eta erresistentziaz baliatuz. Etengabe zuzenduz, berritzeko hobetuz.

SARABELA TEATRO

Antzezleak: Fernando Dacosta, Sabela Gago, Fina Calleja, Nate Borrajo, Alfonso Míguez

Zuzendaritza: Ana Vallés

Sarrerak:12€ - 8,5€ COLISEOAREN LAGUNA

Zer
Noiz 2018/11/09
20:30 - 22:00
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal