"El proyecto Escipión” liburuaren aurkezpena

Roberto Villarreal Domarcok (Eibar, 1969) 30 urte baino gehiago daramatza kazetari gisa idazten. Nafarroako Unibertsitatean lizentziatu ondoren, Diario Vasco, Diario de Burgos, Tarragonako Diari eta Salamancako La Gaceta egunkarietan lan egin zuen. 2010az geroztik, komunikazio korporatiboko aholkularitza eta kazetaritza uztartzen ditu El Mundo edo Indicador de Economía bezalako komunikabideetan. "Proyecto Escipión" bere bigarren eleberria da, “Lignum Crucis. La estela de la Gran Cruz” (2014) nobelarekin bataiatu ondoren.

Aitor Buendía, Radio Euskadiko kazetaria (EITB Taldea) eta Alberto Echaluce, Diario Vascoko kazetaria, izango dituzte solaskide.

Sinopsia

El proyecto Escipión” Nestor Azconaren ikerketak kontatzen ditu. Nestor Azcona Tarragonako kostaldeko herri bateko udaltzaingo ikasle gaztea da entxufe familiarra duelako, baina ez du inolako bokaziorik. Bere gaueko errondan Els Munts antzinako erromatar hiribilduan hilketa basati bat aurkituko du. Biktimari burua moztu diote eta burua animalia baten erraien artean lurperatu dute. Erritu bitxia are nahasgarriagoa bihurtzen da egun batzuk geroago bururik gabeko gorputz bat gurutziltzatuta agertzen denean Tarragonako Zirkuan. Bi eszenografiek, oso zainduak, gorpu bera identifikatzera garamatzate: preso ohi arriskutsua da, itxuraz birgizarteratuta dagoen gaizkile sexuala.

Zer
Noiz 2022/05/20
19:00 - 20:00
Non Portalea. Areto Nagusia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal