- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/el-parke-del-crepuskulo
- El parke del crepúskulo
- 2022-04-01T19:00:00+02:00
- 2022-04-01T20:30:00+02:00
2022/04/01 19:00-20:30
El parke del crepúskulo
COLISEO ANTZOKIA
MARICASTAÑA - AULA DE TEATRO DE LA UNIVERSIDAD DE OURENSE
Ourenseko Unibertsitateko Antzerki Gelak bere jarduerari eusten dio urtez urte, martxan dauden hiru taldeekin eta karteldegian dituzten hainbat muntaiarekin. MITEU Antzerki Unibertsitarioaren Nazioarteko Erakusketaren antolatzaileek Maricastaña taldearen azken proiektua aurkezten digute. Paul Austerren Sunset Park eleberrian inspiratutako “El parke del crepúskulo” 2008ko atzeraldi finantzario estatubatuarrean girotuta dago eta collegetik irtendako mutil baten istorioa kontatzen du. Atzean utzitako mundu batekin nola berkonektatu eta borondatezko erbestealdi baten ondoren giza bizitzari nola heldu azaltzen du.
Pertsona batzuk etxe abandonatu batean elkartzen dira, ilunabarreko parkearen ondoan, hilerriaren ondoan. Egiten dutena, etxea okupatzea, ez da legezkoa, eta, aldi berean, bidezkoa da haien bizitza eta pentsamolderako. Morala legezkoa denaren aurka doa. Etorkizuna deitu ahal izateko moduko zerbait izateko borroka da. Erakutsi nahi dena sinplea da: bizitzeko beste modu batzuk posible dira.
•ANTZEZLEAK: Iván Iglesias, Eva García, Iria Losada, Luz Ocampo, Candela López, Miguel Estévez, Marcos Lama, Lola Fernández Méndez, Conchi Pérez, Chelo Cortiñas, Pilar Mira,Esther Pérez, Silvia Domínguez.
•ZUZENDARITZA ETA DRAMATURGIA: Fernando Dacosta.
Sarrera: 5 €
*Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etatik 19:30etara eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke.