Eibarko Udala
2018/03/23 20:30-21:50
XLI. Antzerki Jardunaldiak

El oxímoron de la abuela

COLISEO ANTZOKIA

 

La red antzerki elkartea (Gipuzkoa)

Eibarko antzerki talde gazte batek orain dela hilabete batzuk beste eibartar baten antzezlana lehen aldiz antzeztu zuen. Eta une egokiena dela  pentsatu dugu Eibarko Jardunaldietan eibartarrei aurkezteko.
El oxímoron de la abuela memoria historikoari, duintasunari,minari eta gizatasunari buruz mintzatzen den lana da. Antzezlanak autorearen amonaren benetako istorioa du abiapuntu, eta Gerra Zibilari eta gerraosteari buruz hitz egiten du mezu positibo batekin. Amonak bere bizitzako atalik mingarrienak isiltasunaren gela itxian gordetzea erabaki zuen. Kontatu ezin izan ziren, edo nahi ez ziren istorioak eraiki daitezke oroitzapen horiekin.
Javier, historiako irakasle bat, bere arrebaren etxera doa, Laura arkitektoa, 2010eko futboleko Mundialaren fi nala, Espainia-Holanda  partida ikustera. Partidan zehar beraien familiaren historia-atalak elkartuko  dituzte, porrotez, hutsegitez eta isiltasunez beteak, baina amonaren irudia gailenduz, errealitaterik gordinenari ere aurre egiteko duen ahalmenarengatik.