"El mundo en bicicleta" filmaren emanaldia

Andoni Rodelgo eta Alice Goffart beraien seme-alabekin (Maia (12/2007) eta Unai (10/2011), hauxe bidaian jaiotakoa) munduan zehar egindako bidaia kontatzen da pelikula honetan. Abentura honek hiru urte iraun ditu.

Pedalari eraginda, familia honek bere abenturari ekin zion beste leku, kultura eta bizimoduak ezagutzeko asmoarekin, bidean topatzen zuten esperientzia eta bizipenei beti zabalik. Bidaian zehar ehundaka irudi filmatu eta jaso dituzte, esperientzia eta pasadizo ugari kontatuz. Horien informazio zehatzagoa www.mundubicyclette.be web gunean aurki daitezke.

Liburutegiak antolatutako Munduko paisaiak kanpainaren programazioko ekitaldia da hau.

Zer
Noiz 2015/11/10
19:00 - 20:30
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal