Eibarko Udala

2019/02/27 20:30-22:00

EIBARKO XLII. NAZIOARTEKO ANTZERKI JARDUNALDIAK   Antzerkia

El funeral

COLISEO ANTZOKIA

 

Concha Velasco anderea 2010eko Jardunaldietan ikusi genuen `La vida por delante´ antzezlanean. Lau emanaldi programatu behar izan genituen ikuslegoak horrela eskatuta, eta noski, lortutako arrakasta gaur ere gogoan dugu. Aurten, `El funeral´ ikuskizunarekin itzultzen da eta Manuel M. Velasco, bere semea, testuaren egilea izateaz gain, antzezle zerrenda interesgarria duen antzezlan honen zuzendaritzaz arduratu da. Komediaz baliatuz, `El funeral´ antzezlanak Lucrecia Conti espainiar divaren heriotza kontatzen digu. Kultura  Ministerioak antzoki batean gorpuaren gaubeila antolatu du. Halako batean, bildutakoak gelan giltzaperatuak gelditzen dira eta berpizkundea zuzenean ikusten dute...

Jasotako kortesiez baliatzen da Contiren mamua bere arazo pertsonal eta profesionalak konpontzeko eta era berean ikuskizuna emateko heriotzaren unean ere.

 

PENTACIÓN ESPECTÁCULOS

ANTZEZLEAK: Concha Velasco, Jordi Rebellón, Irene Soler, Irene Gamell, Emmanuel Medina
JANTZIAK: Ion Fiz
ESZENOGRAFIA: Asier Sancho
ARGIZTAPENA: José Manuel Guerra
MUSIKA: Juan Cánovas
ZUZENDARITZA: Manuel M. Velasco

Iraupena: 90 min.
Sarrera: 15 € - 10,5 COLISEOAREN LAGUNA

-Aurre salmenta: astelehena eta ostirala, 17:30etik 19:30era  Coliseo Antzokian eta KUTXABANK bitartez.

-Ohizko salmenta: antzokiko leihatilan funtzioa hasi baino ordu erdi lehenago.