El coronel no tiene quien le escriba

OKAPI PRODUCCIONES - Madrid

Gabriel García Márquezen obran oinarritutako DRAMA.

Koronel zaharra eta bere emaztea miseria gorrian bizi dira, gobernuaren gutun baten zain. Gerrako zerbitzuengatik agindutako pentsioa emango diotela jakinarazi behar diote gutun horretan. Halere, gutuna ez da heltzen, eta, bitartean, bikote zaharra ozta-ozta bizi da, pobrezia latzean. Gainera, borroka-oilar bat elikatu behar dute, bizirik irauteko itxaropen bakarra delako. Denborak aurrera egiten du eta, gutuna iristen ez denez, erabaki bat hartu beharko dute: oilarra elikatzea edo beraiek biak elikatzea.

Herritarren diruzalekeria, ustezko lagunen lukurreria, halabeharra eta  gerraren ergelkeria gehitzen zaizkio koronelaren bakardadeari. Bizitzak behea jota utzi du, baina bi altxor ditu oraindik koronelak: emaztearen
maitasuna eta bere duintasuna.

• ANTZEZLEAK: Imanol Arias, Cristina de Inza, Fran Calvo, Marta Molin,Jorge Basanta.
• EGOKITZAPENA:Natalio Grueso.
• ZUZENDARITZA: Carlos Saura.
• IRAUPENA: 80 min.
• ADIN GUZTIENTZAT.

• SARRERA: 15€  10,50€

-Coliseo antzokia 

-kutxabank

Zer
Noiz 2021/02/20
19:00 - 20:20
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal