- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/el-avaro
- El avaro
- 2023-03-17T19:00:00+01:00
- 2023-03-17T20:45:00+01:00
El avaro
COLISEO ANTZOKIA
2022an Molière antzerkigile frantziarraren jaiotzaren 400. urteurrena bete zela ospatzeko, Atalaya haren unibertsoan sartu da lehen aldiz, eta El avaro obra taularatu du, klabe musikalean. Horrela bere aurreko bi arrakasten ildoari jarraitu dio —La ópera de 3 centavos eta Marat/Sade— , horiek ere erregistro horretan.
Klasikoen egokitzapenak eta modernizazioa dira konpainia honen ezaugarriak, 2023an 40 urte bete dituena. Horrela erakutsi du beste lan hauekin ere: Elektra, El Rey Lear, La Celestina eta Divinas palabras. Komedia frantsesaren aitzindarietako baten txanda da orain, antzerkiaren garapenari eta, neurri handi batean, Frantziak arte horretan ospea izateari ekarpen handia egin ziona. Musika jai honetan parte hartzen duten zortzi pertsonek Carmen Gallardo dute buru, Harpagón zaharraren larruan. Harpagón aberatsa eta zekena da, eta izututa bizi da dirutza lapurtuko ote dioten. Abiapuntu horren bitartez, Iniestak, Molièreren eskutik, gizakiaren alderik zeken eta berekoiena gogorarazi nahi digu, baita diruak eta botereak eragiten dituzten hondamendiak eta, edo sexismoa eta gaur egun nagusi den klase-desberdintasuna.
ATALAYA TEATRO - Sevilla
Antzezleak: Carmen Gallardo, Selu Fernández, María Sanz, Enmanuel García, Garazi Aldasoro, Raúl Vera, Silvia Garzón, Lidia Mauduit.
Zuzendaritza: Ricardo Iniesta.
KOMEDIA / 105 min.
*Sarrera: 12 € - 8,5 € COLISEOAREN LAGUNA
Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke.