Ekografiak - Lorelei

EKOGRAFIAK -  LORELEI

Aurten 25 urte beteko dira Loreleik bere lehen diskoa, Bada hiri gorri bat, egin zuela, eta data berezi hori ospatzeko lan berri bat aurkeztuko dute: Ekografiak.    
20 urte pasatu dira Asier Serranok eta Mikel Gorosabelek Lorelei proiektua bizirik lurperatu zutenetik. Bi disko ahaztezin utzi zituzten: Bada hiri gorri bat (1997) eta Tatuatu zenidan zerua (1999). Orduko eszena irauli zuten harrera arrakastatsuarekin.

Lorelei taldearen agurretik bi hamarkada iragan diren honetan, Antxon Sarasua eta Loiola Madera musikariekin batera, antzokietara itzultzea erabaki dute Gorosabelek eta Serranok, denborak ematen duen heldutasunaz, beraien eskaintza pop-rock lirikoa birpasatzeko asmoarekin.

Sarrera: 10 / 7 € COLISEOAREN LAGUNA

*Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke. 

Zer
Noiz 2023/12/29
19:00 - 20:30
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal
lorelei

lorelei