Ekilibrista - Markos Untzeta

Musikari eibartarraren seigarren diskoak hamar kantu ditu, tristura saihesten saiatzen direnak nahiz eta bi krisiren testuinguruan jaiotakoak izan.

Krisi pertsonal baten ondoren beste krisi global bat etorri zen, pandemia
itxurakoa, eta, horren ondorioz, Ekilibrista da batzuetan soka fin bat bihurtzen den bizitza horretatik ibiltzen laguntzeko tresna. Nahiz eta bi krisietatik sortutako gaiak izan, konfinamenduaren bakardadea atzeko planoan eta ziurgabetasunak sortutako antsietatearekin, egileak ez du ezer tristerik egin nahi izan, kontrakoa baizik. Denok gara orekariak, etsipen eta sufrimendu uneak musikak ematen digun argiarekin eta indarrarekin aurrez aurre jarriz. Terapia moduko bat da, Untzetaren ohiko iturrietatik edaten duena, rock amerikarretik, bluesetik, folketik, countrytik…


• AHOTSA: Markos Untzeta
• BATERIA: Iñaki Ortega
• GITARRA: Giovanni Zanon
• BAXUA: Walter Tuzzeo
• TEKLATUA: Mikel Gaztelurrutia

Sarrera:  10 € / 7 € COLISEOAREN LAGUNA                  

*Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke.

Zer
Noiz 2023/04/21
20:30 - 22:00
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal