Eibarko Udala
2025/07/06 20:00
-
2025/07/12 19:00

"Eibarsax" jaialdia

Portalea eta Azitaingo parrokia

Saxofoian espezializatutako Eibarsax jaialdi-erresidentzia.

Uda honetan musikarako espazio berri bat inauguratuko da Eibarren. Uztailaren 6tik 13ra, saxofoian espezializatutako Eibarsax jaialdi-erresidentziaren lehen edizioa egingo da. Ekimenak bateratu egingo ditu gazte saxojoleentzako prestakuntza aurreratua eta nazioarteko lehen mailako artisten doako kontzertuak.

Programak —nagusiki Juan Bautista Gisasola Musika Eskolan eta Portalean bideratuko dena— hainbat jarduera jasotzen ditu: klase magistralak, tailer berritzaileak eta zortzi kontzertu, publikoari irekiak, goi-mailako musika herritar guztiei hurbiltzeko xedez. Musika-ekitaldiak toki enblematikoetan egingo dira, besteak beste, Azitaingo parrokian eta Portaleko Erakusketa Aretoan.

Parte hartuko duten musikari ospetsuen artean aipatzekoak dira Arno Bornkamp nederlandarra, Xavier Larsson kataluniarra, Juana Palop valentziarra, Sara Zazo zamorarra, Tobias Borsboom pianista eta Catarina Paiva dantzari portugaldarra.  Denak inplikatuko dira bai ikasleen prestakuntzan bai emanaldien programazioan.

Jaialdia Eibarko Udalaren laguntzarekin sortu arren, Laboral Kutxak ere parte hartzen du babesle nagusi gisa, eta baita Erviti Etxeak ere, zeinak kontzertu-pianoa jarriko duen Azitaingo emanaldietarako.

Hainbat prestakuntza-jarduera egingo dira goizez eta arratsaldez: klase kolektiboak, gorputz-soinua lantzeko tailerrak, kamera-musikako entseguak eta solasaldi irekiak. Amaieran, parte hartzen duten ikasleek bi kontzertu emango dituzte.