Eibarko Koro Gaztea - 10 urte

Eibarko Koro Gazteak 10 urte betetzen ditu aurten, eta hori  ospatzeko kontzertu berezi bat antolatu du. Taldea Juan Bautista Gisasola Musika Eskolaren baitan jaio zen 2009an. Sasoi hartan  deialdi bat egin zen abestea gustoko zuten gazteen artean, eta zenbait froga eta gero talde txikia baina ilusioz betetakoa sortzea lortu zuten.

Zalantza barik, ETB-1eko “Oh Happy day” programan egoteak asko baldaintzatu zuen taldearen errepertorioa, programa amaitu ondoren koreografiaz lagundutako musika aktualeko kantuekin lan egiten jarraitu baitzuten. 2016an “Forjarien Kanta” euren lehendabiziko musikala estreinatu zuten, Eibarko musika bandarekin batera. Esperientzia berri horren bitartez, interpretazioaren arloa gehitu zioten musikari.  Elena Martin Lapeyraren zuzendaritzapean, 14 eta 20 urte bitarteko 100 gazte baino gehiago pasatu dira Ebarko Koro Gaztetik.

 

Sarrera: 5 €

Zer
Noiz 2019/04/12
20:30 - 22:00
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal