Eibarko Udala
2026/10/24 10:30
AZOKA   EKOLOGIA

Eibarko IV. Kontsumo Arduratsu eta Ekologikoaren Azoka

Aurten berriro ere Eibarko Kontsumo Arduratsu eta Ekologikoaren IV. Azoka egingo da, Egoaizia GGKEak antolatuta, Biolur Gipuzkoako Nekazaritza Ekologikoaren Aldeko Elkartearekin, Eibarko Udalarekin eta Debemen Debabarreneko Landa Garapenerako Elkartearekin lankidetzan.

Goiz osoan zehar:

·         Tokiko artisautza, osagarriak eta moda jasangarria.

·         Baserrietako sasoiko produktuak eta bidezko merkataritzako produktuak.

·         Birziklatzeko, berrerabiltzeko eta sortzeko tailerrak, adin guztientzat.

·         2026ko Kartel Lehiaketako lanen erakusketa.

·         Erabilera-lagapeneko kooperatiben, finantza-zerbitzu solidarioen eta kontsumo arduratsurako beste alternatiba batzuen inguruko informazioa eta esperientziak.

·         Etxebizitzen energia-eraginkortasuna neurtzeko kit-ari buruzko informazioa, Debegesaren eskutik.

·         Musika- eta kultura-emanaldiak.

·         Familian gozatzeko, ikasteko eta partekatzeko jarduerak.