Eibarko Ignacio Zuloagaren egungo islak

2017-2018 ikasturtean institutuak 50 urte bete ditu eta hori ez da ahuntzaren gauerdiko eztula eta ziklo berri bati ekingo diogu etorkizunari begira. Urteroko ohiturari jarraituz, institutuak ikasleen lanen erakusketa antolatu du. Urtero legez Batxilergo Artistikoko arloetan ikasleek egindako lanak egongo dira ikusgai eta Humanistiko eta Zientifiko Batxilergoetako ikasleek ere hartuko dute parte. Aurten izango da Eibar Ignacio Zuloagaren Egungo Islak izenburu horrekin egingo dugun azken urtea.

Erakustaldi honen bidez, eguneroko lanaren emaitzak erakutsi nahi diogu, artearen beraren eta artearen irakaskuntzari buruzko jakin-mina duen orori.

Datorren ikasturtean beste izen eta beste irudi korporatibo bat izango ditu eta gure ikasle taldea anitzago izango da: Batxilergoko ikasleez gain, DBHko ikasleak ere izango baititugu bertan. Inflexio une baten gaude, aldaketa eta garai berrien une batean, mundu berri baten atarian. Ilusioz ekingo diogu!

Zer
Noiz 2018/04/13 18:30
2018/04/29 20:30
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal