Eibarko Udala
2017/07/06 22:30-23:55
Arrate Kultur Elkartea   memoria   Ikus-entzunezkoa   Historia

Eibarko bonbardaketaren testigantzak

San Andres elizaren klaustroa

Bideo-emanaldia

 

1937ko apirilaren 25ean bota zituzten lehen bonbak Eibar gainean eta hurrengo eguneko, 26ko bonbardaketa eta gero herri erabat txikituta laga zuten faxistek. Gerrateak Eibar suntsitu eta erre egin zuen eta herriaren itxura goitik behera aldatu, gerora gure herriak izango zuen itxura erabat baldintzatuta.

Iaz Topalekuan izandako erakusketa eta hitzaldia oinarri hartuta ikus-entzunezkoa osatu du Sergio Dosantos “Barrutiak” . Bertan Indalezio Ojanguren fondoko argazkiak zein bestelako jatorria duten irudiak ikusiko ditugu Julia Lanas eta Kontxa Laspiurren ahotik, Josu Ibargutxik gidatuko zuen solasaldiak lagunduta.