Eibarko Artisten Elkartea

 

Eibarko artisten elkarteak urte mordoa daramatza bere lanak Portaleko erakusketa aretoan aurkezten. Taldeerakusketa egitearen arrazoi nagusia bazkide guztiei euren lanak erakusteko aukera ematea da, banakako erakusketak egitea sarritan zailagoa izaten da-eta. Horretaz gain, elkarteko kideek egiten dituzten lanak ikusteko aukera eskaini nahi zaie eibartar guztiei.

50 egile inguruk hartzen dute parte Artisten Elkartearen erakusketan eta 70 lan inguru aurkezten dituzte. Aniztasuna da erakusketaren nortasun-ezaugarrietako bat, askotariko material eta gaiak baitaude. Urtero bezala, margolanak dira nagusi, baina, horretaz gain, beste disziplina batzuetako lanak ere daude: egurra, marrazkia, eskultura, zeramika, grabatua eta argazkilaritza, hain zuzen ere.

 

Zer
Noiz 2018/04/06 18:30
2018/04/29 20:30
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal