Eibarko Artisten Elkartea
Elkartea 1975ean legeztatu zen entitate gisa. 50 urtebaino gehiagotan zehar, etengabe jardun du arte-jarduerak sustatzen, hala nola gure Elkarteko artisten urteroko talde-erakusketa, edo azaroan, San Andres jaietan egiten den aire libreko pintura-lehiaketa. Azken urteotan, Eibartik kanpo ere egin izan dira erakusketak, besteak beste, Ermuan, Durangon, Markinan eta Bergaran.
170 bazkide ditu egun Eibarko Artisten Elkarteak; haien artean denetik dago. Batzuk jarduera artistikoren batean aritzen dira, beste batzuek noizean behin beren lanen batekin parte hartzen dute, eta beste hainbatek, besterik gabe, artearekin harremanetan egotea gustuko dute. Elkartearen erakusketetan, diziplina askotariko lanak aurkezten dira, teknika eta estilo desberdinetan: pintura, eskultura, marrazkia, grabatua, taila, zeramika, argazkia…
Edizio honetan txarteleko irudia Isidro Etxeberria "Ubitxa"-rena da.
asteartea - igandea 18:30 - 20:30