- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/ehen-etapari-buruz-1958-1961-enpresaren-sorrera-eta-lehen-helmholtz-organoaren-diseinuari-buruz-hitz-egingo-du
- Enpresaren sorrera eta lehen Helmholtz organoaren diseinua. 1. etapa (1958-1961),
- 2018-10-03T19:00:00+02:00
- 2018-10-03T20:30:00+02:00
2018/10/03 19:00-20:30
Helmholtz organoaren 60. urteurrena Hitzaldia
Enpresaren sorrera eta lehen Helmholtz organoaren diseinua. 1. etapa (1958-1961),
PORTALEA
50eko hamarkadaren amaiera aldera, José Luis Elorza Txintxurreta eta José eta Jesús Ibaceta Arrate eibartarrek Helmholtz Electrónica SA enpresa sortu zuten. Enpresa hau, Errekatxun jaio zena eta gero Errebalen eta Barrena kalean ere egon zena, berrikuntza eta ikerketa eredua izan zen eta, beste gauza batzuen artean, Helmholtz organoak diseinatzen eta egiten jardun zuen. Organo hau mekanikaren benetako maisu lana izan zen. Haren konplexutasun teknikoak eskatu zuen Eibarko eta inguruko enpresa askok parte hartu behar izatea harentzako piezen fabrikazioan. Erabilitako materialen kalitate gorena eta barne konfigurazioak hain ziren doiak ezen organoek ez baitzuten desafinatzen.
Hitzaldia Jesus Maria Agirreren eskutik.