Eibarko Udala

2024/03/02 19:00-20:15

drama   Antzerkia   XLVII ANTZERKI JARDUNALDIAK

Edipo

COLISEO ANTZOKIA

El Temple / Zaragoza
EDIPO
Sofoclesena, Alfonso Plouren  egokitzapenarekin.
 Sostoa Abesbatzaren laguntzarekin.

Edipo izurrite batek jotako hiri bateko gobernaria da. Hango iragarleen arabera, ez da gaitza amaituko aurreko agintariaren, Laioren, hilketa konpondu arte. Edipo oraindik argitu gabe dagoen krimen baten ikerketaren buru jarri dute, eta lekuko eta arrasto ezberdinek gertaeren egia ekarri dute azkenean: Edipo izan da, jakin gabe, Laio hil duena. Jakin du, gainera, Laio bere aita dela eta Jokasta, egungo emaztea, ama. Berri izugarri horrek suizidiora eramango du Jokasta, eta Edipo bere begiak erauztera, ezin baitu bere patuaren ikuspena jasan, eta erbestea hartuko du zigortzat.

75 min.
DRAMA
Antzezleak: Carlos Martín, Félix Martín, Irene Alquezar, Chavi Bruna, Francisco Fraguas, Alba Gallego,Gonzalo Alonso
Zuzendaritza: Carlos Martí

Sarrera:  12 € - 8,5 € COLISEOAREN LAGUNA

*Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke. 

+ informazio gehiago nahi baduzu sakatu hemen