- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/eco
- EcO
- 2023-03-24T19:00:00+01:00
- 2023-03-24T20:00:00+01:00
EcO
HEZKUNTZA ESPARRUA
Sarritan, aske izatea ez da loturak haustea, baizik eta lotura horiekin bizitzea. Ahalegin horretan, bizitza errepikatu egiten da, buru-bihotzetako hormetan talka egiten duen oihartzun bat bailitzan. Eta amesgaizto hori
maiz errepikatzen da eszenatokian harrapatuta dauden bi komiko hauen
lozorroan.
Ymedioteatro konpainiak bere proposamen pertsonal eta zirraragarriena aurkezten digu. Jolasa da sorkuntzaren jatorria, lotsarik eta beldurrik gabe, ahalegin betean eta denak emanda: txotxongiloak, objektuak, eszenografia, argiztapena, emozioak, musika eta mugimendua.Ikusizko metaforen dantza, bizitzara lotzen gaituen poesiaz mintzatzen den ikuskizun komiko baten baitan.
YMEDIOTEATRO - Jaén
Antzezleak: Álex Ramos, Santos Sánchez.
Zuzendaritza: Ymedio Teatro, Zero en Conducta,Delfín Caset.
KEINUZKOA / 60 min.
Sarrera: 5 €
*Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke.