- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/don-quijote-somos-todos
- Don Quijote somos todos
- 2021-03-23T19:00:00+01:00
- 2021-03-23T20:30:00+01:00
Don Quijote somos todos
COLISEO ANTZOKIA
TEATRO DEL TEMPLE - Zaragoza
Don Quijote somos todos lanak Mantxako herri batek, zeinaren izena inork ez duen gogoratzen, betiko ez desagertzeko egingo duen ahalegin eskergaren berri emango digu. Hustutako Espainiaren erdian abandonatua, komunikabide eta zerbitzuak apenas dituena, ondare bakarra iraganean du: inoiz izan den zaldun ibiltari ospetsuenaren jaioterria da, Mantxako On Kixoterena.
Gobernuak turismo paradorea jartzeko asmoa agertzen duenean, herriak aterabidea antzemango du, eta gogor borrokatuko da ostatua bertan eraiki dadin. Herritarrak izaera eszeptikokoak berez, eta ironiarako joera eta zoropuntudunak izanik, egoera horren aurrean zaldun ibiltari bilakatuko dira. Eta arbaso txit gorenaren memoriari omen eginez, aurre egingo diete mehatxatzen dituzten erraldoiei, zertarako-eta loria lortzeko, merezimendu osoz.
• ANTZEZLEAK: Carlos Martín, José Luis Esteban, Félix Martín, Francisco Fraguas, Minerva Arbués, Irene Alquezar, Gonzalo Alonso.
• ZUZENDARITZA: Carlos Martín.
• IRAUPENA: 90 min.
• ADIN GUZTIENTZAT.
• SARRERA: 12€ 8,50€