Distancia siete minutos

 

Diego Lorca katalana eta Pako Merino kantabriarra Parisen ezagutu ziren 1999. urtean Jacques Lecoq Nazioarteko Antzerki Eskolan eta Titzina sortu zuten 2001. urtean. Lau ikuskizun sortu dituzte: Folie deux, sueños de psiquiátrico; Entrañas; Exitus eta Distancia siete minutos. Lehenengoarekin filma bat egin zuten eta guztiak programatuak izan dira Antzerki Jardunaldietan, Titziana delarik jaialdi honetan bere ekoizpen osoa aurkeztu duen konpainia bakarra. Artista hauek transmititzeko duten ahalmenari esker, konpainia “bakarra” bezala kontsideratua dago gure inguruko egungo antzerkigintzan. Distancia siete minutos antzezlanean epaile gazte batek termitak jotako etxea utzi beharrean aurkitzen da, horregatik gurasoengana itzultzen da. Epaiketen problematikak eta aitarekin elkarbizitzak gai desberdinak azaleratzea suposatuko du: zoriontasuna, patua edo justiziak duen eragina pertsona desberdinetan. Antzezle biak arduratuko dira bizia maisuki ematen antzezlanean agertzen diren pertsonaia guztiei. Antzerkizale batentzat emanaldi hau galtzea, gutxienez, huts-egite tamalgarria izango litzateke.

 

Titzina - BARCELONA 

Antzezleak: Diego Lorca, Pako Merino

Musika: Jonatan Bernabeu

Eszenografia: Jordi Soler i Prim

Argiztapena: Miguel Muñoz

Zuzendaritza: Diego Lorca, Pako Merino

Iraupena: 80 min.

Prezioa: 12 €   

Zer
Noiz 2016/02/23
20:30 - 22:00
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal