Debabarreneko Orkestra Sinfonikoa

 

AURKEZPENAREN KONTZERTUA

Hasiera batean burutazio eta ideia bat besterik ez zena azkenean gauzatu da. Debabarrenako orkestrak baditu musikariak, beraien izen abizenekin.

Momentuz 25 musikarik osaturiko taldea baldin bada ere, gehiago izatea da helburua. Heldutasuna eta gaztetasuna; esperientzia eta ilusioa ezin hobeto uztartzen dituen taldea osatu da. Bataz besteko adina 27 urtetakoa da.

Musikariak Debabarrenakoak dira orokorrean eta beraien ikasketa mailak maila desberdinetakoak dira. Badira 16-19 urte inguru dituzten musikariak, ikasteka prozesuetan erabat murgildurik daudenak. Beste batzuk duela denbora desente bukatu zituztenak beraien ikasketak. Beste bat edo beste profesional mailan aritzen dena eta beste zenbaitzu amateur modura aritzen direnak. Ikus daitekeen bezala era askotako musikariz dago osatuta orkestra.

Orkestra honen helburua disfrutatzea da. Musika eginez disfrutatzea, alegia. Urtean zehar bizpahiru kontzertu eskeintzea da asmoa, era guztietako musika joaz.

Proiektu honen atzean Joxemiel Laskurain Cano dago.

 

EGITARAUA

Suite Clásica de Tomás Aragüés.

Zine musika:

- Gabriel’s oboe

-  Titanic

-  Inno di Giove - Júpiter

-  The ludlows

-  La lista de Schindler

-  Lo imposible

-  Vals N2

 

Sarrera: 10€

 

Zer
Noiz 2016/04/29
20:30 - 22:00
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal