De trekking por Nepal. Annapurna

2020. Diaporama . 18 minutu.

Egilea: Fernando Retolaza.

Sasoi baten, atzerriko herrialde urrun batean egindako mendi bidaia batek logistika asko eskatzen zuen.  Orain, komunikatzeko erraztasunekin eta jendeak helmugan duen esperientziarekin, dena askoz errazagoa da.

Nepal ezin hobea da. Herriak kultur aniztasun aparta  eskaintzen du, jende atsegina eta hainbat eta hainbat haran eta mendi bisitatzeko erraztasun ugari. Trekkingetan arreta jarrita, Katmandu da hasiera, nazioarteko hegaldi guztiak iristen diren tokia. Hiriburuak eta inguruak (Patan, Boudhanath, Bhaktapur, Passhupatinath, etab.) merezi dute, eta burua altxatzen badugu Himalayen katea ikusiko dugu. Lehenengo hurbilketa lurreko garraioan egiten da, edo hegazkinak zirkuituen hasieratik gertu dauden aireportuetara.

Beti da garrantzitsuena denboraldia aukeratzea,  montzoietatik urrun; beraz, apirila-maiatza edo urria-azaroa izan daitezke aukerarik onenak.

Ezagunenak Annapurnetako itzulia, Annapurna santutegia eta Everest kanpamentu basea dira. Hain ohikoak ez diren vaina gomendagarriak diren beste ibilbide batzuek azpiegitura minimoak dituzte.

Bide errazak (altuera gaitza zainduz) eta paisaia  paregabea. Gidarien eta garraiolarien konpainia,  komunikazioa zaila izan arren, bidaiaren onena da. Oso atsegina da alderdi guztietatik. Hemendik, Devan  zenarentzat oroitzapen bat, dozena erdi bat bidaiatan lagundu digun gidaria, aurten utzi gaituena, eta beste oroitzapen bat lanik gabe oso gaizki dagoen jende zoragarri horri, COVID19aren kontura mugak itxita dituena, 2015eko lurrikaratik burua altxatzen hasi berri direnean. Namasté.

Zer
Noiz 2020/07/01
22:30 - 23:55
Non San Andres elizaren klaustroa
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal