- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/de-cuerpo-presente-1
- De cuerpo presente
- 2015-09-25T20:30:00+02:00
- 2015-09-25T22:00:00+02:00
De cuerpo presente
COLISEO ANTZOKIA
Glu Glu.
Eguzki beroaren beste aldean izango zara egunen batean. Orduan, zure hurkoenak zuk utzitako guztia banatzen hasiko dira. Gaubeilan bertan izango zara, gorpu, eta maite dituzun etxekoek jada arimarik gabeko zure gorpua baino ez dute ikusiko. Baina, hala ere, zer gertatuko litzateke, zu hilkutxan zaudela, zure inguruan esaten eta gertatzen den guztia en-tzun eta ikusiko bazenu?
Gaubeila oroitzaildia da, zuk utzitako arrastoa sentitzen dena, zuk utzitako hutsunea haiengan… Une batez, bada, heroia zara, pertsona ona izan zara eta egin duzun guztia ezin hobeto burutu duzu. Beno, ia dena… herentzia salbu. Familiakide bakoitzak jasotakoa baino gehiago espero zuen, eta, gutxiago besteentzat.
Antzerki lan hau eskuzabaltasunaren eta diru-gosearen gainekoa da, dohainei eta zitalkeriari buruzkoa. “Niri gehiago eta zuri gutxiago”ri buruzkoa.
Espero dezagun horrelakorik zuri inoiz ez gertatzea.
Autoreak: Galder Perez, Gorka Aginagalde
Zuzendaritza: Galder Perez
Antzezleak: Gorka Aginagalde, Gurutze Beitia, Galder Perez, Mari Cruz Melgosa, Ylenia Baglietto.
10€
Sarreren aurre salmenta irailaren 11tik aurrera, 21:00etan.