- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/dantzaren-nazioarteko-eguna
- Dantzaren nazioarteko eguna
- 2025-04-30T08:00:00+02:00
- 2025-04-30T21:30:00+02:00
2025/04/30 08:00-21:30
Dantza
Dantzaren nazioarteko eguna
Untzaga - Ego gain - Otaola 5 - Urkizu
Apirilaren 30ean, Dantzaren Nazioarteko Egunaren harira, Udalak, Eibarko akademiek eta dantza-eskolek jardunaldi berezi bat egingo dute beren eguneroko lana ezagutarazteko. Lan horretan azpimarratzekoa da estiloen aberastasuna eta aniztasuna, eta baita prestakuntzan, sorkuntzan, interpretazioan eta sustapenean egindako lana ere.
Dantza-saioek musikaz eta dantzaz jantziko dute hiria, adin guztietako pertsonek parte hartzen duten koreografiekin.
Jaia amaitzeko erromeria izango da GAUARGI taldearekin.